XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Hedabideek eskaintzen dituzten ahalbideak baliatuz, atentatuen izaera ezkorra agerian ipintzeke, nolabaiteko gerra-baliagarritasuna dela-eta, hobetsi eginez.

Hiru jarrera hauek gizartean berean ere islaturik daude eta aldez edo moldez euskal hiritarrak noizbait horietariko batekiko atxekimendua sentitu du. Hala ere gauzak ez dira beti nahasgarri eta indarkeria desagertarazteko kazetarien jarrera bigarrena izan behar dela pentsatzen duenik ere bada izan.

Izan ere, biolentzia politikoaren fenomenoarekin norberak daukan jarrerak ez du zertan izan behar gure langintzan patuak hartzera ia derrigortzen gaituen berbera, bakerako eta entendimendurako asko egin baitaiteke informazio objektibotasuna mantentzeko konpromezuaren aldetik, areago baldin eta kazetariak eman behar duena informazioa bada, aburua eta posizionamendua elkarrekin baitoaz subjektibotasunaren itsasotik barrena.

3.5.- Bortxazko ekintzen oihartzuna hedabideetan

Hedabideek har ditzaketen jokamoldeak aztertzerakoan, ia beti hautatzen dira arazoaren bi muturretan edo poloetan dauden jokamolde, enpresa eta kazetariak. Informazio hutsaz gaindi dagoena izaten da kritikagai eta arreta-erakargai. Hortaz, hedabide proterroristak eta antiterroristak bereiztu dira bakoitzaren jokamoldea aztertuz.

David Paletz eta John Boiney-k (1992) gogoratzen diguten bezala, literatura gehiena lehenbizikoen gainean izkiriatu da. Hedabideei egindako kritikak zio desberdinengatik egin dira, batzutan hedabideek joera jakin bat segitzen ez dutelako edota nahi gabe oztopoak ipintzen dituztelako bortxakeriaren aurkako borrokan.

Argi dago hedabideen joera ideologikoa biolentziaren aurkakoa izan arren, batzutan bortxazko ekintzen islada ez dela gizarteko hainbat sektoreren gustukoa eta kritikak egiten direla argudiatuz bortxazko ekintzen lagungarri dela albistea burutzeko moldea. Zenbait kasutan linea ideologikoa bortxazko ekintzen aurkakoa duten kazeta batzuk ere salatuak izan dira.